XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik izadia berriztatzen da urtearen haserarekin.

Honek ez du esan nahi kondairaren ihesian gizon haiek jartzen zirenik.

Gaurregungo kondaira lehen kondairarekin bateratu nahi zutela baizik.

Hauek dira izadiko izaki berezien bezala gure artean ospatzen direnak neguko itzulmugan, edo urtezar-urteberri aldaketan: A) URA. Haserako ur handiak Egileak bi zatitan erdibitu zituen: eguzkia eta lurra sortuaz.

Une berezi hori denboraren hasera bezala ikusten da.

Denbora osasuntsua, bizidun denbora, urteko hamabi hilabeteak denboratuko zituena lehenen hilabeteko hamabi egunetan gertatutakoarekin.

Herri askotan emparantzan bi iturri ohi dira.

Egunerorako iturri bateko urarekin gizonak gure egarria eta beharrak osatzeko.

Eta bestetik urtearen azken eguneko hamabiak jotzean beste iturriko uretik edateko.

Ur berria.

Bizitza dakarren ura.

Gaizkileek gizonen hondamendirako zikindutako urak osasuntzeko, sendatzeko.

Ur berri hau herriko gazteek pitxarretan harturik korrika etxez etxe eraman ohi zuten, berarekin batera egilearen bedeinkapena eskainiaz.

Nafarroko herri askotan honela abesten dute:
Ur gohiena, ur barrena
Urteberri egun ona.

Graziarekin osasuna
Pakearekin ontasuna
Jaungoikuak dizula egun ona.

Ur gohiena, Ur barrena
Urteberri egun ona.

Egun onaren seiñalia
Hemen dakarrat ur berria
Iriki zazu ataria.

Bi ur (gohiena eta barrena) hauek esanahi ezberdinak dituzte.

Ur gohienak izadiaren sorrera gogoratzen digu, berarekin izadiko hiru gaiak sortu zirelako: zerua (goi-izadia), lurra (lur-izadia) eta gizona.

Horregatik goiko ur honek berritzearen eta sorreraren ahalmena dakarrela ustea izan da gure artean.

B) SUA.

Zerutik etorri izakia delako ustea izan da beti.

Bai urak eta bai suak garbikuntzarekin zerikusirik asko badute.

Suak ontasuna (bizitzaren berogarria, ahalmena, maitasuna) dakar, eta gaitza ere bai (gaitzak desegiten dituena, inoiz, pertsonen denbora ere bai).